Gimnastika erritmikoko txapelketak jokatu dituzte Elkargunean

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 19a, 15:35

Guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gimnastika erritmikoko 23 taldek parte hartu dute Elkargunean jokatu dituzten liga faseko eta oinarrizko txapelketetako probetan.

Euskal Gimnastika Federazioak antolatuta eta Azkoitiko Zubiberri taldeak koordinatuta, gimnastika erritmikoko zenbait txapelketa jokatu dituzte gaur Elkarguneko kantxa nagusian.

Batetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ligaren lehen faseko probak jokatu dituzte, eta bestetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako oinarrizko txapelketakoak. 09:00etan ekin diete probei, eta 15:00 aldera bukatu dituzte lanak. Oinarrizko probetan, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailatako gimnastek parte hartu dute. Aldiz, absolutu mailako probetan lehiatu dira infantilak, juniorrak, seniorrak eta lehen kategoriakoak.

Guztira, 23 talde izan dira Azkoitian. Arabako Beti Aurrea, Beti Ritmica, Oskitxo, Lirain, Supra, Aresketa, Bagare, Ceted eta Argitzal klubak izango dira Azkoitian; Bizkaiko Xixili, Dana, Sakoneta, Bitxiak, Santutxu, Olazarmendi, Ohana, Miragarri eta Getxo klubak; eta, Gipuzkoako Izar Leku, Donosti, Ipurua, Tolosa eta Belabieta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide