Orain dela 50 urteko Anaitasunako afizionatuen mailako taldea omendu dute Txerloian

Nerea Uranga 2023ko mar. 18a, 20:23

Anaitasuna eta Barakaldoren arteko partidaren aurretik egin dute omenaldi ekitaldia. Gero, gorritxoek ezin izan diote sailkapeneko liderrari irabazi.

Espainiako Hirugarren Mailako Anaitasunak Barakaldo, sailkapeneko liderra, hartu du gaur Txerloia futbol zelaian. Norgehiagokaren aurretik, orain dela 50 urte, 1972-1973 denboraldian afizionatuen mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Anaitasunako taldekide izandakoak omendu ditu Azkoitiko futbol klubak. Euritan, baina omenaldi bikaina eskaini diote herriko futbolzaleek.

Ondoren hasi da Anaitasunaren eta Barakaldoren arteko partida. Bizkaiko taldea sailkapen buru da, eta partida bakar ez du galdu denboraldi honetan; ezta gaurkoa ere. Dena den, ederki kostatu zaie Anaitasunakoei aurrea hartzea, garaipena eman dien gola 90. minutuan lortu baitute. Txerloiko harmailak, berriz, goraino beteta egon dira gaur arratsaldean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide