Oteiza aretoa leporaino bete du Bizkargiko ikasleen emanaldiak

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 18a, 09:39
Elkarguneko Oteiza aretoa leporaino beteta atzo arratsaldean. (Aitziber Arzallus)

Biolin, klaritene eta akordeoi ikasleen emanaldia izan da, eta banaka zein binaka atera dira ikasitakoak erakustera.

Atzo arratsaldean Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek emanaldia eskaini zuten Elkarguneko Oteiza aretoan. Biolin, klaritene eta akordeoi ikasleak izan ziren jendearen aurrera atera zirenak, banaka zein binaka, eta leporaino betetako aretoaren aurrean, orain arte ikasi dutena jendearen aurrean erakutsi zuten. Bigarren hiruhilekorako antolatutako ekintzetako bat izan zen atzoko entzunaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide