Herriko anbulatorioan izan dira Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak

Atzo, osteguna, buru osasuna zaintzea garrantzitsua dela azpimarratu zieten anbulatorioan zeuden herritarrei Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek. 

Izarraitz Lanbide Heziketako Arreta zikloko ikasleek ongizate emozionala ikasgaian landutakoa praktikan jarri zuten atzo, osteguna. Azkoitiko herritarrei informazioa zabaltzen ibili ziren herriko anbulatorioan. Buru osasuna zaintzea garrantzitsua dela azpimarratu zieten anbulatorioan zeuden herritarrei.

Ikasleak, anbulatorioan zeuden herritarrekin solasean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide