Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Errigorako bi saskiak

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 15:38

Gaur egin du Maxixatzenek Errigorako bi saskien zozketa. Errigoraren udaberriko kanpainarekin bat eginda zozkatu ditu hedabide honek askotariko produktuak biltzen dituen otarrea.

Zozkatu ditu Maxixatzenek Errigoraren udaberriko kanpainako bi saskiak. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute.

Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak eta eskaerak ere egin daitezke Errigoraren webgunearen bidez. Kanpaina horrekin bat eginez, Maxixatzenek Errigoraren bi saski zozkatu ditu bazkideen artean, eta Amaia Zubizarreta eta Ana Artetxe bazkideek jasoko dituzte horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide