Eska daitezke ingurumen arloko jardueretarako dirulaguntzak

Andoni Elduaien 2023ko mar. 16a, 09:34

Apirilaren 24ra bitartean eska daitezke dirulaguntzak Azkoitiko Udalean. Ingurumenarekin lotutako jarduerak antolatzeko edo arlo horri lotutako programak gauzatzeko dira erakundeak eskaintzen dituen laguntzak.

Azkoitiko Udalak zabaldu du ingurumenarekin lotutako jarduerak edo programak gauzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Apirilaren 24ra bitartean egin ahalko dira dirulaguntza eskaerak, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak nahiz azterlanak antolatzeko, prestakuntza ikastaroak egiteko, herritarren parte-hartzea sustatzen duten jardueretarako, edota zenbati jarduera egiteko behar den materiala eskuratzeko.

Udalak adierazi duenez onuradunak izan daitezke irabazi asmorik ez duten eta beraien jarduera-eremua Azkoitian duten entitateak, elkarteak, klubak, erakundeak eta sozietateak, baita ingurumenaren alde lan egiteko eskuarki Azkoitian elkartzen diren gizabanakoak eta taldeak ere. Informazioa Azkoitiko Udalaren webgunean dago eskuragarri, zehazki, dirulaguntzen atalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide