Zein da 'erromako zubixe' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 08:07
'Erromako zubixe' edo ostadarra, San Martinen. (Utzitakoa)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'azkordine' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'erromako zubixe' adiera aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erromako zubixe adiera erabiltzen da Azkoitian ostadarra esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Eurixe ta euzkixe: erromako zubixe".
  • Euskara batuan: "Euria eta eguzkia: ostadarra".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide