Gimnastika erritmikoko txapelketak jokatuko dituzte igandean Elkargunean

Zubiberriko hainbat gimnasta, 2019an. (Artxiboa)

Guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gimnastika erritmikoko 23 taldek parte hartuko dute igandean Elkargunean jokatuko diren liga faseko eta oinarrizko txapelketetako probetan. 09:00etan hasiko dira probak.

Euskal Gimnastika Federazioak antolatuta eta Azkoitiko Zubiberri taldeak koordinatuta, gimnastika erritmikoko zenbait txapelketa jokatuko dituzte igandean, martxoak 19, Elkarguneko kantxa nagusian.

Batetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ligaren lehen faseko probak jokatuko dituzte Elkargunean, eta bestetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako oinarrizko txapelketakoak. 09:00etan ekingo diete probei, eta 14:45era arte luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Oinarrizko probetan, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailatako gimnastek parte hartuko dute. Aldiz, absolutu mailako probetan lehiatuko dira infantilak, juniorrak, seniorrak eta lehen kategoriakoak.

Guztira, 23 talde izango dira Azkoitian. Arabako Beti Aurrea, Beti Ritmica, Oskitxo, Lirain, Supra, Aresketa, Bagare, Ceted eta Argitzal klubak izango dira Azkoitian; Bizkaiko Xixili, Dana, Sakoneta, Bitxiak, Santutxu, Olazarmendi, Ohana, Miragarri eta Getxo klubak; eta, Gipuzkoako Izar Leku, Donosti, Ipurua, Tolosa eta Belabieta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide