'Almas en pena de Inisherin', 'King, mi pequeño rey' eta 'Memoria' filmak ikusgai, Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko mar. 15a, 08:31
'Almas en pena de Inisherin' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Datozen egunetan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako eta haurrentzako film komertzial bana, eta Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saiorako film bat. Larunbatean ez da emanaldirik izango antzokian.

Igandetik asteartera bitartean, Almas en pena de Inisherin eta King, mi pequeño rey eta Memoria filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Haurrentzako King, mi pequeño rey filma igandeko 17:00etan emango dute; helduentzako Almas en pena de Inisherin filma igandeko 19:30ean eta asteleheneko –ikuslearen eguna– 20:00etan. Aldiz, Zinetogram taldeak astearterako antolatutako zineforum saioan Memoria filma eskainiko dute (20:00).

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Almas en pena de Inisherin filma:

King, mi pequeño rey filma:

Memoria filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide