Maxixatzenen zozketak

Errigorako bi saski zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 11:47

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak egunean bertan jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Maxixatzenek Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 41 da. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazleak egun horretan bertan jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide