'Amets Pirata' txotxongilo ikuskizuna izango da zapatuan

Andoni Elduaien 2023ko mar. 9a, 15:17
'Amets pirata' txotxongilo ikuskizuna. (Bihar taldea)

Txotxongiloek ikuskizunean egileek galdera bat egingo diete ikus-entzuleei: "Nork dio neska bat ezin dela pirata izan?".18:00etan hasiko da txotxongiloen ikuskizuna. Sarrera doakoa izango da.

Etzi, zapatua, Bihar taldearen Amets Pirata txotxongilo ikuskizuna izango da Elkargunean. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Udaleko Berdintasun Sailak Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan eskainiko dute ikuskizuna etzi.

Ikuskizunak galdera bat egingo die ikus-entzuleei: "Nork dio neska bat ezin dela pirata izan?". Hain zuzen, Amets izeneko protagonistak argi du pirata izan nahi duela, eta horregatik, ez du zalantzarik izango zorionaren giltza aurkitzeko abentura batean murgiltzeko, berak nahi duena lortzeko eta haur guztiek nahi dutena izateko nahiz beraien ametsak lor ditzaten.

50 minutuko iraupena du ikuskizunak eta bost urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Amets Pirata Bigar taldea 1972an hasi zen lanean eta 1979tik txotxongiloen mundu dabil murgilduta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide