Maxixatzenen zozketak

Txalaparta argitaletxeak emandako 'Josi eta josi' liburua zozkatuko du Maxixatzenek bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko mar. 8a, 11:46

Bazkideek hilaren 15eko, asteazkena, 12:00etara arte izango dute liburuaren zozketan parte hartzeko aukera.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Txalaparta argitaletxeak emandako Itziar Morenoren Josi eta josi liburua zozkatuko du Maxixatzenek bazkideen artean. Bazkideek datorren asteazkeneko, hilak 15, 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Maxixatzenek.

Liburuaren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek datorren asteazkeneko, hilak 15, 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Itziar Morenoren Josi eta josi liburua gaztetxoei zuzendutako lana da. Gertaera historikoetan oinarrituriko fikziozko ipuin bat da, eta egilearen ilustrazioekin nahiz testu soilekin dago osatuta. Martxoak 8 zer dela eta ospatzen den kontatzen du lanak; egun hori hautatzeko zer gertatu zen adierazten du bertan egileak. Era berean, genealogia feminista osatzen jarraitzeko ale bat. Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu horrek Emakumeen Nazioarteko Egunaren abiapuntura eramango du irakurlea, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutzeko eta haien borrokei segida emateko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide