'El triangulo de la tristeza' filma emango dute Baztartxon igandetik asteartera bitartean

Andoni Elduaien 2023ko mar. 8a, 08:53
El triangulo de la tristeza filma emango dute asteburuan. (Filmaffinity)

Igandean, 19:30ean emango dute filma, eta astelehenean eta asteartean, 20:00etan. Aste honetan ez da haurrentzako film emanaldirik izango Baztartxon, Sun magoaren ikuskizuna izango baita igandean.

El triangulo de la tristeza filma emango dute datozen egunetan Baztartxo antzokian. Igandean, 19:30ean emango dute filma, eta astelehenean eta asteartean, 20:00etan. Gainera, asteartean filma jatorrizko bertsioan emango dute azpitituluekin.

Datorren asteburuan ez da haurrentzako film emanaldirik izango herrian; izan ere, Sun magoak magia ikuskizuna eskainiko du igandeko 17:00etan. Hona hemen El triangulo de la tristeza filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide