Meza eta hamaiketakoa egin dituzte Martirietan Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatzeko

Andoni Elduaien 2023ko mar. 3a, 14:47

Gaur, martxoak 3, Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatzen ari dira Azkoitiko Martirieta auzoan. 11:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza egin dute ermitan, eta segidan, hamaiketakoa egiteko bildu dira.

Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatzen ari dira gaur, ostirala, Azkoitiko Martirieta auzoan. 11:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza egin dute ermitan. Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak zuzendu elizkizuna, eta Jose Luis Frantzesena arduratu da musikaz. Mezaren ondoren, Martitte auzoko elkartean bildu dira hainbat lagun eta kontu kontari aritu dira hamaiketakoa egiten zuten bitartean.

Argazkiak: Eli Aizpuru

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide