Animal eta CheckBoyz taldeen kontzertuak izango dira gaur Zurt tabernan

Andoni Elduaien 2023ko mar. 3a, 08:19
Animal taldeko Karlos abeslaria izango da protagonistetako bat.

Animal eta CheckBoyz taldeak gaur, ostirala, Zurt tabernan arituko dira. Rap doinuak entzun ahal izango dira taberna horretan, eta emanaldia zuzenean jarraitu nahi dutenek 11 euro ordaindu beharko dute sarrera.

Gaur, ostirala, Animal eta CheckBoyz taldeak zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izango da Azkoitiko Zurt tabernan. 22:30ean hasiko dira bi rap taldeen kontzertuak Kale Nagusiko taberna horretan, eta sarrerak 11 euro balioko du.

Rap doinuak entzun ahal izango dira, beraz, Zurt tabernan. Mostolesko (Espainia) Non Servium Oi! talde entzutetsuko abeslariaren bakarkako proiektua da Animal. Azkoitiko CheckBoyz rap talde ere igoko da oholtzara. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide