Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mar. 2a, 12:23
'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanaren irudi bat. (Tentazioa)

19:00etan hasiko da larunbatean Baztartxon Tentazioa Produkzioak konpainiaren Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Tentazioa Produkzioak konpainiak Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Lurdes Sudupe eta Mila Irazoki bazkideek irabazi dituzte larunbateko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete 8 euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide