Hautsita edo mugituta zeuden baldosak aldatzen ari dira herriko plazan

Andoni Elduaien 2023ko mar. 1a, 10:09
Baldosa berriak jartzeko kendu dituzte dagoeneko zaharrak. (Andoni Elduaien)

Iaz, plazako beste gune batean aldatu zituzten baldosak. Aurten ere hautsitako edo mugitutako baldosak aldatzen ari da udala.

Herriko plazako zenbait baldosa aldatzen ari da Azkoitiko Udala. Hain zuzen, Excavaciones Ekin enpresako langileak ari dira plazan hautsita edo mugituta zeuden baldosak aldatzen. Iaz ere egoera txarrean zeuden baldosak kendu eta berriak ipini zituzten plazako eremu batean. "Aurten ere lanketa bera egin beharra tokatu da, beste zati batean erorikoak edo istripuak saihesteko".

Lanak tarteko, plazako gune horretan ez dago ibilgailuak aparkatzeko lekurik, baina erakundeak nabarmendu duenez aste honetan bertan bukatuko dituzte lanak. Guztira, 4.670 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide