Hitanoak etxean eta eskolan behar duen presentzia azpimarratu du Xabier Eizagirrek

Andoni Elduaien 2023ko mar. 1a, 08:23
Xabier Eizagirre, gurasoen eta irakasleen aurrean. (Azkoitiko Udala)

Hike Eizan egitasmoaren barruko hitzaldia eskaini zuen atzo Eizagirrek Floreaga ikastetxean. Hitanoan aditua da hura eta euskara irakaslea. Hike, etxetik eskola eta eskolatik etxea izeneko solasaldia eskaini zuen, hitanoa etxean nahiz eskolan, bietan garrantzitsua dela azpimarratzeko.

Floreaga ikastetxeak antolatuta, hitanoan aditua eta euskara irakaslea den Xabier Eizagirrek hitzaldi irekia eskaini zuen atzo ikastetxe horretan bertan. Hainbat gurasoren eta irakasleren aurrean aritu zen Eizagirre atzo, eta hitanoak etxean zein eskolan eduki behar duen presentzia nabarmendu zuen hark.

Udaleko Euskara Sailak eta herritarrek osatutako talde eragileak 2021ean jarri zuten hitanoa sustatzeko Hike Eizan egitasmoa, eta orduz geroztik, herrian hainbat ekintza eta proiektu egin dituzte. Horri lotuta, Floreagako eta Azkoitia BHIko hainbat ikaslek Eizagirrek zuzendutako hitanoari lotutako ikastaroetan parte hartu dute. Ikastaro horri jarraipena eman nahian, irakasle azkoitiarrak atzo gurasoei eta irakasleei eskaini zien Hike, etxetik eskola eta eskolatik etxea solasaldia.

Xabier Eizagirre hitanoan adituak eskaini zuen hitzaldia Floreagan. (Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide