'Irati', 'Mi querido monstruo' eta 'Holy spider' filmak ikusgai, Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko mar. 1a, 08:11
IƱigo Aranbarri aktore azkoitiarra ta filmeko protagonistetako bat. (Irati)

Estreinatu berri duten Irati filma hiru bider emango dute Baztartxon: etzi, igandean eta astelehenean. Umeentzako film emanaldia eta Zinetogramen zineforum saioa, igandean eta asteartean izango dira, hurrenez hurren.

Irati, Mi querido monstruo eta Holy spider filmak emango dituzte etzitik asteartera bitartean, Baztartxo antzokian. Joan den astean estreinatu zuten Irati filma ostiralean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan ikusteko aukera izango da.

Horrez gain, haurrentzako Mi querido monstruo filma eta Zinetogram taldeak antolatutako Holy spider filmaren zineforum saioa izango da datozen egunetan Baztartxon. Haurrentzako filma igandeko 17:00etan ikusi ahal izango da, eta zineforum saioa asteartean (20:00).

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Irati filma:

Mi querido monstruo filma:

Holy spider filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide