Aingeru Guarda eguna ospatuko dute bihar

Andoni Elduaien 2023ko ots. 28a, 08:57
Iaz meza nagusian ateratako argazkia. (Ane Olaizola)

Mezak egingo dituzte goizean eta eguerdian, eta ohi bezala, erroskila saltzaileek ere ermitaren bueltan jarriko dituzte postuak.

Bihar, martxoak 1, Aingeru Guarda eguna ospatuko dute ermitan eta inguruan. 11:00etan meza izango da, eta hura izango da eguneko elizkizun nagusia. Eguneko bigarren eta azken elizkizuna, berriz, 13:00etan izango da. Ohi bezala, aurten ere erroskilla saltzaileek ermitaren bueltan jarriko dituzte postuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide