"Ukrainari elkartasuna adierazteko", elkarretaratzea deitu du udalak biharko

Andoni Elduaien 2023ko ots. 23a, 09:10
Ukrainari elkartasuna adierazteko iaz egindako elkarretaratzeko irudia. (Anartz Izagirre)

12:00etan egingo dute elkarretaratzea herriko plazan, udaletxe azpian. "Gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta Ukrainiako herriari elkartasuna adierazteko" egingo dute bost minutuko elkarretaratzea.

Eudel udalen elkarteak egindako deialdiarekin bat eginez, Azkoitiko Udalak Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du biharko, ostirala. "Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik" lehen urtea betetzen dela-eta elkartuko dira 12:00etan, udaletxearen azpian.

"Gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta Ukrainiako herriari elkartasuna adierazteko", bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute udal ordezkariek eta hala nahi duten herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide