Karnabalak 2023

'A ze tangana' eta 'Kylatore team' taldeek jaso dituzte mozorro lehiaketako sari nagusiak

Nerea Uranga 2023ko ots. 19a, 09:12

Azkoitiko Udalak antolatutako mozorro lehiaketako epaimahaiak saridunak aukeratzen "lan zaila" izan duela nabarmendu du, eta herritarrak zoriondu ditu.

Atzo, zapatua, mozorro festa izan zen Azkoitiko karnabaletan. Iluntzeko bederatzietan banatu zituen mozorro lehiaketako sariak Azkoitiko Udalak. Lehiaketaren epaimahaiak sarituak aukeratzeko "lan zaila" izan zuela nabarmendu zuen. "Herritarrek ondo landu dituzte mozorroak, eta sormena soberan erakutsi dute", adierazi zuten epaimahaikideek. Udalak mozorro festan parte hartu zuten denak zoriondu ditu.

Sari nagusiak A ze tangana eta Kylatore team taldeek jaso dituzte. Talde handien lehiaketan, hamar lagunetik gorakoetan, zazpi taldek parte hartu zuten, eta talde txikietan, berriz, hamar taldek. Tabernei zuzendutako lehiaketan hiru izan ziren parte hartu zutenak, eta Galipan tabernak jaso zuen saria.

Sarituak

- Talde handietan:
1. saria:  A ze tangana
2. saria: Fariña
3. saria: Erraldoiek, ixixa

- Talde txikietan:
1. saria: Kylatore team
2. saria: Barbie
3. saria: Baroi gorrixe

- Ondoen apaindutako taberna: Galipan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide