Karnabalak 2023

Irudimena kaleratu dute azkoitiarrek mozorro festan

Nerea Uranga 2023ko ots. 18a, 20:54

Kuadrillak, familiak, haur eta helduak mozorrotuta atera dira kalera Azkoitian. Giro bikaina jarri dute.

Kaleak jendez beteta izan dira gaur arratsaldean Azkoitian eta jai giroa izan da nagusi. Herritar asko mozorrotu da gaur Azkoitiko karnabaletan. Adin guztietako herritarrak aritu dira dantzan herriko plazan Joselu Anaiak taldearekin. Plazan bakarrik ez, kaleetan ere giro ederra jarri dute mozorrotuta kaleratu diren familiek eta kuadrillek: Alardea, C Tangana, Azkoitiko erraldoiak, harategia, barrakak, barazki saltzaileak, kotxezaleak... Irudimena nagusi izan da herritarren mozorroetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide