Karnabalak 2023

Eguerdirako hasi dira kaleak mozorroz janzten

Nerea Uranga 2023ko ots. 18a, 13:54

Gaur, zapatua, egun osoz morrozo festa dute Azkoitian. Bizkargi musika eta dantza eskolako eta Musika Bandako musikariek girotu dute jaia.

Azoka postuen artean mozorrotutako herritarrak ikus zitezkeen gaur, zapatua, eguerdian herriko kaleetan. Haur eta heldu ugari atera da kalera mozorrotuta, inauterietakoegun osoko festaz gozatzera. Kaleak girotzen, berriz, Bizkargi dantza eta musika eskolako eta Musika Bandako kideak ibili dira.

Goizaldera arteko festa izango da gaur, zapatua, Azkoitian.

Gaurko egitaraua:

- 18:00-21:00. Joselu Anaiak taldearen dantzaldia, plazan.

- 18:00-20:00. Indarkeria sexistarik gabeko gunea Etxe Beltz parean.

- 18:30-20:00. Familiei zuzendutako alkohol kontsumoaren sentsibilizazio gunea, Etxe Beltz parean.

- 21:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.

- 22:30-00:00. Joselu Anaiaken dantzaldia, plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide