Karnabalak 2023

Azkoitiarrak, karnabaletarako irrikaz

Urtzi Oteiza - Maialen Etxaniz 2023ko ots. 14a, 15:39

Karnabalen atarian, kalera atera da Erlo Telebista herritarren adierazpenak jasotzera. Festarako grina nabaria da guztien artean. Askotariko mozorroak izango direla adierazi dute herritarrek, baina guztiek gogo bera dute festarako.

Hasi da karnabaletarako atzera kontaketa. Azkoitia karnabal giro bete-betean murgilduko da ostiral arratsaldean. Ikastetxeetako haurrek kalejira egingo dute arratsaldean, eta gauean, mozorro lehiaketa egingo dute Elkargunean. Larunbatean, berriz, herritar ororentzako jaia izango da Azkoitian. Hain zuzen, egun horietarako mozorroak prestatzeko azken lanetan murgilduta daudela adierazi dute azkoitiarrek Erlo Telebistako kameren aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide