Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Go!azen 9.0' ikuskizunerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko ots. 9a, 16:50
'Go!azen 9.0' tesaileko eta ikuskizuneko protagonistak. (Go!azen)

Larunbatean, 17:00etan nahiz 19:00etan emango dute Baztartxon Go!azen 9.0 ikuskizuna. Maxixatzenek udalak emandako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Go!azen 9.0 ikuskizuna eskainiko dute Baztartxo antzokian. Bi emanaldi egingo dituzte antzezleek Azkoitian: lehena, 17:00etan izango da, eta bigarrena, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, honako hauek izan dira irabazleak: 17:00etako emanaldirako bina sarrera irabazi dituzte Olatz Garmendiak eta Inazio Zabaletak, eta 19:00etako emanaldirako beste bina sarrera, Ramon Unanuek eta Idurre Juaristik. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, azken aukera dute Entradium atarian. 8 euroan eros daitezke bi emanaldietarako gelditzen diren azken sarrerak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide