Gorka Alberdik irabazi du Zumaiako karnabaletako kartel lehiaketa

Ane Olaizola 2023ko ots. 9a, 15:16
Alberdi, erdian, kartelarekin. (Zumaiako Udala)

300 euroko saria jaso du azkoitiarrak, eta hark egindako lanak iragarriko du Zumaiako inauterietako egitaraua.

Zumaiako karnabalen berri emateko kartel lehiaketa antolatu du beste behin hango udalak, eta aurten, Gorka Alberdi azkoitiarrak irabazi du egitasmoa. Hori hala, 300 euroko saria jaso du Alberdik, eta hark egindako irudiak iragarriko du Zumaiako inauterietako egitaraua. Azkoitiarraren lanean, olagarro bat ageri da, jai horietan ohikoak izaten diren hainbat elementurekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide