Injustiziaren aurrean, ez itxi begiak!

Azkoitia Aktiboa 2023ko ots. 10a, 08:45

Azkoitia Aktiboa taldeak honako iritzi artikulu hau igorri dio Maxixatzeni, iaz indarrean egon zen COVID ziurtagiriaren eta joan zen abenduan udalarekin egin duten bileraren inguruan.

2022ko abenduan, Azkoitia Aktiboa taldeak eta udaletxeko zinegotziek bilera bat izan genuen udaletxean, Azkoitia Aktiboak eskatuta.

Pandemia garaian ezarri ziren lege eta dekretuak, legez kanpokoak, konstituzioaren aurkakoak eta gizakien eskubideen aurkako neurriak zirela salatzeko asmotan eskatu genuen bilera; horrela dio tribunalak 2022ko ekainaren 2an egin zuen plenoan.

Erantzunak behar genituen, hauen artean, ea nola izan den posible neurri hauek herritarrengan ezarri izana, ez baita hala izan udaletxe guztietan.

Covid pasaportea prebentzio-neurri baliagarria ez zela ikusteaz gain, azpimarratu nahi izan genuen legez kanpokoa izan zela.

Non geratu da erabakitzeko eskubidea?

Medikamendu esperimentala, larrialdian onartua eta segurtasun bermerik eskaintzen ez duen txertaketa kanpainan parte ez hartzea erabaki zuten herritarren eskubideak guztiz zapalduak izan dira.

Juan Ramon Laporte medikuak oso informazio garrantzitsua eman zuen ikerketa batzordean. (Medikuntza lizentziatua eta doktorea, farmakozaintza klinikoko irakaslea, Medikamentuen ebaluazioari buruzko Osasun Mentalaren Elkarteko (OME) adituen paneleko kidea, 36 herrialdetan OME, Unicef edo Munduko Bankurako aholkularia, Sendagaien Espainiako Agentziako aholku-batzordeko kidea, farmakologiari buruzko 14 doktorego tesi egindakoa).

Txertaketa kanpainan egin ziren arduragabekeria guztiak aipatzen ditu Diputatuen Kongresuan 2022ko otsailaren 7an egin zen ikerketa-batzordean (bideoak ikusgai plataforma ugaritan).

Aho betez saltzen diren baloreak, inklusibitatea, elkarbizitza, errespetua, etika, erabakitzeko eskubidea, herritarrekiko konpromisoa... non gelditu dira neurri horiek ezartzeko momentuan?

Nola da posible herritarrak era honetan diskriminatzea. Nola da posible legez kanpoko neurriak izanik, herriko tabernariak beren negozioetan herritar batzuk diskriminatzera bultzatu izana. Herriko zine antzokian, kiroldegian, liburutegian... Sinestezina!

Datozen urteak nolakoak izango diren susmoa badugu, inguruan ditugun gatazkei begiratu besterik ez dago. Horren inguruan gure kezka erakutsi genien zinegotziei, datozen urteetan egon daitezkeen arazo horien aurrean izan dezaketen arduraren jabe izateko eskatuz.

The Big Reset dokumentalak (ikusgai Internet plataforma ugaritan ) oso ondo adierazten du zein den gobernu totalitario hauen helburua.

Ohi duten bezala, geure onerako dela esango digute, eta murrizketa eta neurri zapaltzaileak ezartzeko aprobetxatuko dute, zapalketa eta kontrol totalitario bortitza alde guztietatik.

Bestalde, txertaketa kanpaina hasi zenetik hilkortasun tasaren igoera oso larria izaten ari da.

Datuak publikoak dira ikertu nahi duen ororentzat. Minbiziak, iktusak, miokarditiak eta bihotzekoak emandako heriotzak goraka doaz, eta osasun arduradunek ez dakite zein den horren arrazoia. Datuak jaso eta biltzen hari gara honen guztiaren irakurketa bat egin ahal izateko, eta momentua iristen denean eta beharrezkoa ikusten badugu, gaian lagundu eta erantzunak eman ditzakeen arduradunei horrela egiteko eskatzeko asmoz.

Zinegotzi guztiek ez zuten enpatia bera izan guk emandako informazioa jaso zutenean, baina badakigu, espero dugu eta konfiantza dugu etorkizunean, batez ere datu hauek barneratu ondoren jarrera malguagoa, errespetutsuagoa eta inklusiboagoa izango dutela.

Eskerrak eman elkarrizketarako prestutasuna azaldu zuten zinegotziei. Udalari dugun informazioa helarazi nahi diogu, etor daitezkeen arazo desberdinen aurrean kontrastatu eta begiratzeko, informazio iturri desberdinak eskutan izan ditzaten eta ez daitezen berriz errepikatu giza eskubideen kontrako neurri zapaltzaile gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide