Hobaria izango dute herritarrek erosketak Herrixen elkarteko saltokietan eginda

Andoni Elduaien 2023ko ots. 6a, 12:35
Azkoitiko Kale Nagusia.

Gaurtik hilaren 20ra bitartean erosketak Herrixen elkarteko saltokietan egiten dituztenek jasoko dute hamar euroko hobaria. Horretarako, Azkoitia txartelarekin egin beharko dira erosketen ordainketak.

Azkoitiko Herrixen mekartari elkarteak gaur abiatu du otsaileko kanpaina. Gaurtik hilaren 20ra bitartean erosketak Herrixen elkarteko saltokietan egiten dituztenek, hamar euroko hobaria jasoko dute hurrengo erosketak egiteko.

Hobaria jasotzeko, nahitaezkoa izango da erosketa horien ordainketak Azkoitia txartelarekin egitea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide