Berdinketa bana Anaitasunako neska-mutilentzat

Ane Olaizola 2023ko ots. 5a, 15:54

Anaitasunaren lehen bi taldeek etxetik kanpo jokatu zituzten partidak atzo arratsaldean; gizonezkoetan, golik gabeko partida izan zen Anaitasuna eta Aurrera taldeena, eta emakumezkoetan, Oihanak sartu zuen gola. 

Anaitasunaren bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatu dituzte ligako asteburu honetako partidak, eta batak zein besteak berdinketa banarekin amaitu dute norgehiagoka. Gizonezkoek Ondarroako Zaldupe zelaian jokatu zuten atzo Aurrera taldearen aurkako partidak, eta husna amaitu zuten horiek neurketa. "Bikain" aritu ziren gorrixek, eta Julenek izan bazuen ere neurketako aukera garbiena, Azkoitiko taldeak ezin izan zuen atea zulatu. Gaur-gaurkoz, Espainiako Hirugarren Mailako sailkapeneko zazpigarren postuan jarraitzen dute Xabi Artetxeren mutilek, 23 punturekin. 

Euskal Ligako emakumezkoek, bestalde, San Martin Hauskaitz taldearen aurka neurtu zituen indarrak atzo arratsaldean, eta horiek ere berdinketarekin (1-1) agurtu zuten ligako 20. jardunaldia. Partida hasi eta bost minutura Oihanak sartu zuen gola, baina 32. minutuan Gasteizko taldeak markagailua berdindu zuen. Puntu bat eskuratuta, sailkapeneko 12. postuan da Anaitasuna, 21 punturekin. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide