Santa eskean aritu dira Floreagako eta Biziloreko kideak

Koplak kanatari ibili dira eskola bateko zein besteko gurasoak eta ikasleak goizean goizetik; Floreagakoak kalean ibili dira eskean, eta Biziloreko taldea, baserriz baserri. 

Santa Ageda bezpera da gaur, eta ohiturari jarraituz, santa eskean aritu dira han eta hemen herritarrak. Azkoitian ere koplez girotu dituzte txokoak Floreaga zein Bizilore ikastetxeetako ikasleek eta gurasoek. Makilak eskuan eta zapiak lepoan, goizean goizetik aritu dira eskean haurrak zein helduak: Floreagakoek kaleak zeharkatu dituzte trikiti doinuz lagunduta, eta Bizilorekoak, berriz, baserriz baserri ibili dira eskean. 

(Argazkiak: Bizilore eta Floreaga ikastetxeak)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide