Otsaileko odol ateraldia egingo dute etzi Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko ots. 11a, 09:00
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Etzi, astelehena, otsaileko odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 16:30etik 20:30era bitartean arituko dira Gipuzkoako eta Azkoitiko odol emaileen elkarteetako kideak herritarren odola biltzen.

Etzi, astelehena, otsaileko odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hitzordu arrunta izango da astelehenekoa, eta ohiko dinamikan egingo dituzte ateraldiak, hain zuzen, 16:30etik 20:30era bitartean.

Odola atera behar duten herritarrek badute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia otsailaren 13an, astelehena, egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide