'Asma dezagun ipuin bat' idazketa tailerra eskainiko du Miruk

Ane Olaizola 2023ko urt. 30a, 09:00

Aizkibel liburutegian izango da tailerra ostiralean, eta bi saio eskainiko ditu Miruk egun horretan. Eman daiteke izena. 

Aizkibel liburutegiak idazketa tailerra antolatu du ostiralerako. Horretarako, Asma dezagun ipuin bat saioa eskainiko du Miruk egun horretan, eta bi txandatan: bata 17:30etik 18:30era artean izango da, eta bestea, 18:45etik 19:45era artean.

5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa izango da, hau da, HH5, LH1, LH2 eta LH3ko ikasleei. Tailerrean parte hartu nahi duenak gaurtik ostegunera bitartean eman dezake izena, liburutegira bertara joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide