Txotxongilo itzalak egiten eta horiekin jolasten aritu dira liburutegian

Ane Olaizola 2023ko urt. 27a, 10:42

Txotxongilo itzalen laborategi-saioa egingo zuten atzo arratsaldean Aizkibel liburutegian, eta hainbat ume aritu ziren horiek sortzen eta itzal mugikorrekin jolasean.

Txotxongilo itzalak sortzeko aukera izan zuten umeek atzo, osteguna, Aizkibel liburutegian. Guztira, bi saio egin zituzten arratsaldean zehar, eta talde batekoak nahiz bestekoak aritu ziren itzal mugikorrekin jolasean.

(Argazkiak: Aizkibel liburutegia)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide