'Lobo feroz', 'El asombroso Mauricio' eta 'Close' filmak ikusgai Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko ots. 8a, 08:30
'Close' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Larunbatean, Go!azen 9.0 ikuskizuna eskainiko dute antzokian, eta hori horrela, egun horretan ez da film emanaldirik izango. Lobo feroz eta El asombroso Mauricio filmak emango dituzte igandean eta astelehenean Baztartxon; asteartean, Zinetogramek Close filmaren zineforuma egingo du.

Datozen egunetan, Lobo feroz eta El asombroso Mauricio filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako Lobo feroz filma igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan ikusi ahal izango da. Haurrentzako El asombroso Mauricio filma, berriz, igandeko 17:00etan emango dute. Asteartean, berriz, Zinetogramek Close filmaren zineforuma egingo du, 20:00etan.

Larunbatean, Go!azen 9.0 ikuskizuna eskainiko dute ETB1eko Go!azen telesaileko aktoreek. Musika eta dantza uztartuta, bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxon: lehena, 17:00etan, eta bigarrena, 19:00etan. Entradium atarian eskuratu daitezke bi emanaldietarako sarrerak, sei eurotan.

Hona hemen datozen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Lobo feroz filma:

El asombroso Mauricio filma:

Close filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide