Datozen egunetan 'Babylon' eta 'El gato con botas' filmak emango dituzte Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko ots. 1a, 08:45
'Babylon' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Igandean eta astelehenean emango dituzte bi filmak, ohiko ordutegian. Larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango Hobe ixilik! antzezlanaren emanaldia dela eta.

Babylon eta El gato con botas filmak ikusteko aukera izango da datozen egunetan Baztartxo antzokian. Helduentzako Babylon filma igandeko 19:30ean eta asteleheneko –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute; aldiz, igandeko 17:00etan emango dute haurrentzako El gato con botas filma. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, Txalo Produkzioak konpainiak Hobe ixilik! antzezlana aurkeztuko baitu antzokian.

Hona hemen datozen bi filmen aurrerapen bideoak:

Babylon helduentzako filma:

El gato con botas haurrentzako filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide