'Jose Antonio Agirre 'nafartar lehendakaria'' solasaldia eskaini dute Elkargunean

Ane Olaizola 2023ko urt. 26a, 12:06
Atzoko hitzaldiaren irudi bat. (Nabil elkartea)

Nabil elkarteak antolatuta eskaini zuen hitzaldia Aitzol Altunak atzo, Elkargunean, eta 30 lagun pasatxok jarraitu zuten haren saioa.

Nafar Estatuaren Berreskurapenaren aldeko Nabil elkarteak antolatuta, Jose Antonio Agirre lehendakariari buruzko solasaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Aitzol Altunak, Elkargunean. Hain zuzen, Jose Antonio Agirre 'nafartar lehendakaria' izenpean eskaini zuen saioa Altunak, eta 30 lagun baino gehiago elkartu ziren hitzaldian.

Altunak, besteak beste, bi liburu argitaratu ditu Nafarroaren gaiaren bueltan: El euskera en los estados en los que se ha hablado liburua eta Desmontando la vasconización tardía liburua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide