Otsailean Baztartxon emango dituzten filmen berri eman dute antzokiko arduradunek

Andoni Elduaien 2023ko urt. 28a, 09:00
'Babylon' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Helduentzako eta haurrentzako launa film komertzial eskainiko dituzte Baztartxo antzokian datorren hilean. Bestalde, Zinetogram taldeak antolatutako zineforum bat ere ikusi ahal izango da han.

Baztartxoko arduradunek otsailean antzokian eskainiko dituzten filmen berri eman dute. Guztira, bederatzi film ikusteko aukera izango da datorren hilean antzokian; helduntzako eta haurrentzako launa film emanaldi eta Zinetogram taldearen zineforum bat.

Helduentzako filmen artean daude Babylon, Lobo feroz, La ballena eta La niña de la comunión. Haurrentzako, bestalde, El gato con botas, El asombroso Mauricio, Astérix y Obélix: El Reino Unido eta Yuku eta Himalaiako lorea filmak emango dituzte datorren hilean. Zinetogram taldearen datorren hileko zineforum saioa, bestalde, Close filma izango da.

Hona hemen otsaileko filmen egutegia:

  • Otsailak 5 eta 6: Babylon (helduentzat).
  • Otsailak 5: El gato con botas (haurrentzat).
  • Otsailak 12 eta 13: Lobo feroz (helduentzat).
  • Otsailak 12: El asombroso Mauricio (haurrentzat).
  • Otsailak 14: Close (zineforuma).
  • Otsailak 18, 19 eta 20: La ballena (helduentzat).
  • Otsailak 19: Astérix y Obélix: El Reino Unido (haurrentzat).
  • Otsailak 25, 26 eta 27: La niña de la comunión (helduentzat).
  • Otsailak 26: Yuku eta Himalaiako lorea (haurrentzat).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide