Ekidak mural bat margotu du Juin industrialdean

Andoni Elduaien 2023ko urt. 25a, 08:30
Ekida Arte Ekimen Sozialistak Juin industrialdean margotutako horma-irudia. (Ekida)

Larunbatean, Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean manifestazioak egingo ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Mobilizazio horiei lotuta, horma-irudi bat margotu du Ekida Arte Ekimen Sozialistak Juin industrialdean.

Ekida Arte Ekimen Sozialistak mural handi bat margotu du Azkoitiko Juin industrialdeko zubiaren azpiko horma batean. Gazte langileok borrokara da paretan idatzi duten leloa. Hain zuzen, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) "enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren aurka" mobilizatuko da larunbatean. Manifestazioak Bilbon eta Iruñean egingo dituzte zapatuan, Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean. Mobilizazio horien bueltan egin du Ekidak eskulana Azkoitian.

Twitter sare sozialean jarri du ikusgai Ekidak muralaren margotze prozesua:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide