Euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar plazan

Andoni Elduaien 2023ko urt. 26a, 08:45
Herriko plazan egindako elkarretaratze bateko irudia. (Sare)

19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete. Aldarrikapenak ikur berriarekin egingo dituzte Azkoitian ere.

Bihar, ostirala, urteko azken ostiraleko lehen elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sare Herritarrak . Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira herriko plazan, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Era berean, aldarrikapenak ikur berriarekin egingo dituzte Azkoitian ere; izan ere, Sarek eta Etxerat plataformak euskal presoen eskubideen aldeko ikur berria aurkeztu berri dute, euskal gizartearen hainbat pertsona ezagunen laguntzarekin. Gainera, spot bat ekoitzi dute banderola berria Euskal Herriko leku guztietara zabaltzeko asmoz. Joan den igandean jarri zuten ikusgai sarean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide