Udalaren Berdintasunerako III. Plana onartuko dute biharko udalbatzarrean

Andoni Elduaien 2023ko urt. 24a, 11:28
Azkoitiko udaletxea, herriko plazatik. (Andoni Elduaien)

19:00etan hasiko da bihar udalaren urtarrileko udalbatzarra. Udalaren hirugarren Berdintasun Plana izango da eguneko puntu nagusia. Era berean, hiri antolaketarako arau subsidiarioak izango dituzte hizpide urteko lehen udalbatzarrean.

Bihar, asteazkena, Azkoitiko Udalak urtarrileko ohiko udalbatzarra egingo du, 19:00etan. Besteak beste, 2023 eta 2027 urteetarako Azkoitiko Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onetsiko dute udaletxeko bilkura areto nagusian.

Bestalde, izapide kontuak izango dituzte eztabaidagai udaletxean ordezkaritza duten lau udal taldeek. Hain justu, Azkoitiko Hiri Antolaketako Arau Subsidiarioen testu bategitearen bosgarren aldaketaz hitz egingo dute. Horrez gain, behin betiko onespenen berri emango dute eta Udal Aurrekontuari buruzko informazioa emango dute.

Hona hemen biharko udalbatzarraren eguneko gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. Azkoitiko Hiri Antolaketako Arau Subsidiarioen testu bategitearen bosgarren aldaketaren behin betiko onespena.
  3. Azkoitiko Udalaren 2023- 2027 urteetarako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren onespena.
  4. Behin betiko onespenen berri ematea.
  5. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  6. Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide