Anaitasuna Mendi Bazkunak urteko batzar orokorra egingo du asteazkenean

Azkoitia, Munoaundi ingurutik.

Asteazkenean, 19:00etan hasiko da Anaitasuna Mendi Bazkunaren urteko batzar orokorra, Kultur Etxeko bigarren solairuan.

Etzi, asteazkena, Anaitasuna Mendi Bazkunak urteko batzar orokorra egingo du Kultur Etxea. Eraikinaren bigarren solairuan egingo dute batzarra, 19:00etan hasita. Batzordeak Mendi Bazkunako egungo 600 bazkideak bileran parte hartzera gonbidatu ditu; izan ere, batzordeak bileran aurtengo ekintzen berri emateaz gain, bazkideek datorren urterako irteerak eta ekintzak proposatzeko aukera izango dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide