Bihar hasiko da 48. Atano III.a Buruz Buruko Pilota Txapelketa

Nerea Uranga 2023ko urt. 22a, 14:00
Atano IIIa. pilota txapelketaren aurreko edizio bateko irudia.

Astelehenean, asteartean eta asteazkenean jokatuko dituzte Oteiza pilota elkarteak antolatutako txapelketako partidak Gurea pilotalekuan.

Oteiza pilota elkarteak hil honen hasieran ireki zuen 48. Atano III.a Buruz Buruzko Pilota Txapelketan izen ematea, eta urtarrilaren 15era bitartean egon zen horretarako aukera. Behin izena eman eta pilotariak mailaz maila banatu ondoren, txapelketari ekiteko garaia iritsi da. Partida guztiak Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte bihar, astelehena, hasita.

Aste honetan jokatuko dituzten txapelketako pilota partidak honakoak dira:

Astelehena, urtarrilak 23. 17:15etik aurrera.

  • Bengaminak (2014 urtekoak):
    Jon Azpiazu- Enaitz Andola
    Oihan Campos- Martin Arakistain
    Luke Gutierrez- Beñat Andola
    Julen Zinkunegi- Ekain Aldalur
  • Kimuak (2012 urtekoak):
    Julen Azpiazu- Xanet Arana
    Aratz Iturbe- Aiur Alkorta
    Jakes Kortadi- Aner Romero

Asteartea, urtarrilak 24. 18:00etan hasita.

  • Infantilak (2010 urtekoak):
    Pello Alkorta-Aimar Agirrezabal
    Joanes Juaristi- Iker Garate

Asteazkena, urtarrilak 25. 17:15etik aurrera.

  • Benjamin aurrekoak (2015. urtekoak):
    Intza Orozko- Aner Gonzalez
    Aner Zabaleta- Haize Aramendi
    Aiur Romero- Julen Oteiza
  • Kimuak 1 (2012. urtekoak):
    Jurgen Aizpurua-Aratz Orozko
    Ekain Juaristi- Denis Santos
    Younes El Ouafi- Erik San Sebastian

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide