Urolako trena bizirik dago

Tere Madinabeitia (Gipuzkoako Hitza) 2023ko urt. 21a, 09:00
Bidaiariak, Urolako trenean, Musikaren Egunean, artxiboko irudi batean. (S. Legarda-EreƱo)

Udan 37 urte beteko dira Urolako trenak azken joan-etorria egin zuenetik, baina bidaia berri bat abiatu du, Sabino Legarda-Ereñok 1980ko hamarkadaren hasieran ateratako diapositiben bidez. Azkoitian ere erakutsiko ditu diapositibak. Tere Madinabeitiak honako erreportaje hau egin du Gipuzkoako Hitzarako.

Urolako trenak Urola ibaiaren ibarrean gora egin du Legazpiraino, Zumarraga eta Zumaia artean egiten zuen ibilbidea gogoratzeko. Duela 37 urte egin zuen azken bidaia hain kutuna zen tren hark, baina gipuzkoar askoren oroimenean sakon gordeta dago oraindik ere.

Sabino Legarda-Ereño legazpiarrak eta Ignacio Galdona urretxuarrak imajinario hura berpiztu dute, diapositiba batzuk eta proiektore zahar bat tarteko. Legazpin egin zuten lehen emanaldia, urtarrilaren 13an, Iraganera bidaia izenburuarekin, eta ondoren etorriko dira Zumarraga-Urretxukoa, Azkoitikoa, Azpeitikoa, Zestoakoa eta Zumaiakoa. Trenbidea gogoratzea dute helburu, eta belaunaldi gazteen artean ezagutzera ematea. Aldarrikapenerako tartea ere gorde dute.

Orduko baliabide teknikoak

Trena bera, geltokiak, bidaiariak, Urola ibaia, itsasoa, paisaiak… Urolako trenaren Zumarraga eta Zumaia arteko ibilbidearen inguruan sortu zen ekosistema da diapositiba sorta horren muina, eta duela 37 urte itxi zuten trenbidea gogoratzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin berreskuratu du Legarda-Ereñok, 1980ko hamarkadaren hasieran atera zituen 150 irudi baino gehiagoren bitartez. Angel Muruaren laguntzarekin, ganbara batetik erreskatatutako proiektorearekin erakusten ditu diapositibak, Jose Mari Azpeitiak aukeratutako musikaz lagunduta.

Irakurri erreportajea osorik Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide