Maxixatzenen zozketak

Maxixatzenek Eñaut Elorrietaren kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko mai. 1a, 08:00
Eñaut Elorrieta abeslaria. (Eñaut Elorrieta/Facebook)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da abeslariaren kontzertua, Baztartxon. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, maiatzak 6, Eñaut Elorrieta abeslariak kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide