Maxixatzenen zozketak

Maxixatzenek 'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 09:00
'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanaren irudi bat. (Tentazioa)

19:00etan hasiko da Tentazioa Produkzioak konpainiaren antzezlana, Baztartxon. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, martxoak 4, Tentazioa Produkzioak konpainiak Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlana aurkeztuko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide