Maxixatzenen zozketak

Maxixatzenek 'Go!azen 9.0' ikuskizunerako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

'Go!azen 9.0' tesaileko eta ikuskizuneko protagonistak. (Go!azen)

Larunbatean, ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte Go!azen telesaileko aktoreek. Maxixatzenek bazkideen artean zozkatuko ditu emanaldi bakoitzerako udalak emandako bina sarrera bikoitz. Horiek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Go!azen 9.0 ikuskizuna Azkoitira iritsiko da larunbatean. 17:00etan izango da lehen emanaldia, eta bigarrena, 19:00etan. Hain justu, Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bina sarrera bikoitz zozkatuko ditu emanaldi bakoitzerako bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide