Neguaren lehen arrastoa, herriko mendietan

Andoni Elduaien 2023ko urt. 18a, 10:09
Izarraitz mendia ia osotasunean zurituta, Azkoititik begiratuta. (Andoni Elduaien)

Elurrak Azkoitia inguruko mendi eta zelai ugari zuritu baditu ere, herrigunean elurrak ez du arrasto nabarmendik utzi, elurra ez baita kalea zuritzera iritsi.

Eguraldi iragarpenak ez du hutsik egin gaurkoan. Azkoitia inguruko mendi muinoak eta magalak zurituta esnatu dira gaur goizean. Izarraitz, Elosua, Martirieta, Urrategi eta inguruko mendi auzoetako muinoak nahiz magalak elurtuta daude ordu honetan. Dena den, herrigunera ez da iritsi elurra, ez behintzat, kaleak zuritzeraino.

Elurra, Urrategi auzoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide