Zein da 'gandurie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko ots. 10a, 08:17

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'galipota' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'gandurie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Gandurie hitza aire kargatuari deitzeko erabiltzen da Azkoitian. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaur goizin goizetik gandurie daukeu ofizinan; zabaldu leixuek, faorez".
  • Euskara batuan: "Gaur goizean goizetik kargatuta dugu airea bulegoan; ireki leihoak, mesedez".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide