Zein da 'galipota' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko ots. 3a, 08:32
Langile bat 'galipota' edo asfaltoa zabaltzen.

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'erremota' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'galipota' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Galipota hitza asfaltoari deitzeko erabiltzen da Azkoitian. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ezin da gure etxe paretik pasau, galipota ointxe zabaldu debe ta".
  • Euskara batuan: "Ezin da gure etxearen paretik igaro, asfaltoa oraintxe zabaldu dute eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide